Talai Mendi elkarteak antolatuta, Bideak dokumentala emango dute abenduaren 17an, 19:00etan, kultur etxean. Aritz Ganboa de Miguel artzain nafarraren erronka erakutsiko du ikus-entzunezkoak eta, sarrera doakoa izango den arren, gonbidapenak jada eskura daitezke kultur etxean.
Dokumentalak Ganboa de Miguelen erronka kontatzen du. Hain zuzen, Arruazun egindako Idiazabal jatorri izendapeneko gazta bat hartu eta, mendian zehar lasterka, Izabaraino eramatea, Pirinioak etapa bakarrean zeharkatuta. 2019ko urrian burutu zuen balentria, eta bidean gertatutako guztia dokumental batean jaso zuen Xabier Unanua Goikoetxearen laguntzarekin.