Astelehenean kontatuko ditu ipuinak Miriam Mendozak

Karkara

Hilean behin egin ohi duen bisita egingo du hilaren 13an ipuin kontalari zarauztarrak. 3 eta 6 urte arteko umeei kontatuko dizkie istorioak, eta gonbidapenak eskuragarri daude Kultur Etxean.

Miriam Mendozak astelehenean, abenduak 13, egingo du hil honetako ipuin kontaketa saioa Orioko Kultur Etxean. 3 eta 6 urte bitarteko haurrei kontatuko dizkie istorioak, Kultur Etxeko areto nagusian, 17:30etik aurrera.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira, eta jada badago horretarako aukera. Kultur Etxean bertan eskatu behar dira sarrerak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide