Ahalduntze Eskolak ere bat egin du ostiraleko manifestazioarekin

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 8a, 10:37

Urola Kostako Mugimendu Feministak protestara deitu du ostiral arratsalderako, eta erabaki horri bere atxikimendua erakutsi dio Ahalduntze Eskolak. Hala, jakinarazi du ostiralean zerbitzua 16:00etatik 18:00etara eskainiko duela, eta herritarrak gonbidatu ditu 18:30ean Zarautzen hasiko den manifestazioan parte hartzera.

Ordutegia aldatuko du Orioko Ahalduntze Eskolak ostiral honetan, hilak 10. Izan ere, Urola Kostako Mugimendu Feministak manifestazioa antolatu du Zarautzen 18:30ean, Zarautzen izan den azken erasoa salatzeaz gain, eskualdean azken boladan izan diren gainerako erasoen aurrean aski dela esateko.

Hainbat eragilek egin dute bat protestarekin, eta zerrenda horretara gehitu da Ahalduntze Eskola. Manifestazioan parte hartzera animatu ditu oriotarrak, eta jakinarazi du egun horretan 16:00etatik 18:00etara egongo dela zabalik zerbitzu hori, 19:00ak arte beharrean –Kultur Etxean, lehenengo solairuan kokatuta dago bulegoa–.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide