Gutuna: Sansilbestreko izen emateari buruz

Karkara 2021ko abe. 6a, 17:15

Artxiboko irudia.

Orioko Atletismo Taldeak gutun hau plazaratu du azken KARKARA aldizkarian. Azaldu dutenez, aurtengo San Silbestre lasterketan beste modu batera egin beharko da izen ematea.

Hau da Orioko Atletismo Taldeak Karkarara bidali duen gutuna, osorik:

Aurten, Orioko Atletismo Taldeak eta udalak antolatu dugu San Silbestre lasterketa, elkarlanean. Lasterketako ospakizun giroa izatea da gure ilusioa. Gutun honen bidez, ohar bat plazaratu nahi dugu korrika egin nahi dutenentzat: herrikrosa.eus webgunearen bidez egin beharko da lasterketarako izen ematea, eta dagoeneko badago horretarako aukera. Inskripzioak zortzi euro balioko du, eta trukean, dortsala eta kamiseta emango dizkiegu korrikalari guztiei. 14 urtetik gorakoek bakarrik eman behar dute izena, 2tik 13ra bitartekoentzat parte hartzea librea baita. 11:00etan haur eta gaztetxoen lasterketa hasiko dugu, eta 12:00etan 14 urtetik gorakoena. Herritarroi eskerrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide