Beste behin, Orioko umeek Miriam Mendoza ipuin kontalari zarauztarraren kontakizunez gozatu ahal izango dute.
Abenduaren 13an, astelehenarekin, izango da saioa, 17:30ean, ohi bezala, Kultur Etxeko areto nagusian. Oraingo honetan, 3 eta 6 urte arteko haurrentzat izango dira ipuinak.
Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira, eta jada badago horretarako aukera. Kultur Etxean bertan eskatu behar dira sarrerak.