Bihar goizean lagunarteko apustu bat jokatuko dute Sukia jatetxearen parean

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 3a, 16:30

Kuadrilla bereko sei lagun ariko dira lehian, hiru hiruren kontra. Ergometroan, lokotx biltzen eta korrika neurtuko dituzte indarrak, 10:00etan hasita.  

Bihar goizean ikuskizun polita izango da Sukia jatetxearen parean, lagunarteko apustua jokatzekoak baitira kuadrilla bateko sei kide. Bi taldetan ariko dira, hiru hiruren kontra, ergometroan, lokotx biltzen eta korrika. 10:00etan hasiko dira lehian, eta dena ematera aterako dira, mahai bueltan sortutako erronka izanda, inork ez baitu galtzerik nahiko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide