Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, jokatzekoak ziren Kamel Ziani krosa eta I. Imanol Ibarguren Memoriala pilota txapelketaren finalak. Jakin denez, bi kirol probak bertan behera laga dituzte, udalak festak ez egiteko erabakia hartu izanaren ondorioz.
Udalak adierazi duenez, festa egitarauan jasotako zenbait jarduera gauzatuko dira, baina beste data batzuetan.