Gutuna: Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarako laguntza eske

Karkara 2021ko abe. 1a, 10:00

Lera taldeko kideek idatzitako gutuna da honakoa. Gabon egunean herrian egiten diren ekitaldiak prestatzeko laguntza eskatu dute, eta prest leudeken herritarrei abenduaren 9an, 17:30ean, Salatxo aretora azaltzeko deia egin diete.

Badatoz Gabonak. Eta baita abenduaren 24ko festa ere. Egoerak uzten badigu, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera egiteko asmoa dugu. Horretarako, ordea, laguntza behar izaten dugu. Egunean bertan herritar asko aritzen gara han eta hemen lanean. Estu eta larri ibli izan garen urteak ere izan dira, jende faltagatik. Gabon gaueko zereginetarako, eta lanak banatzeko, bilera baterako deialdia luzatzen dizuegu herritar guztioi. Salatxo aretoan elkartuko gara abenduaren 9an, 17:30ean. Animatzen zaituztegu bertaratzera eta parte hartzea. Aldez aurretik, mila esker!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide