Lehengo astean, Harria eta zerua. Jorge Oteiza, oroipen bat saiakera-liburua aurkeztu zuten Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBVA Fundazioak. Victor Erice zinemagileak Oteizari buruzko hausnarketa bat egiteko helburuarekin idatzi du liburua. 2019an, egileak Harria eta zerua bideo-instalazioa jarri zuen ikusgai museoan, eta hitzaldi bat eman zuen, erakusketa aurkezteko. Bada, hitzaldi horretan oinarrituz sortu du liburua.
Informazio gehiago, hemen.