Sanikolasak bertan behera uztea erabaki du udalak

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 30a, 11:36

"Sare sozialetan sortutako nahasmena dela-eta", gauzak argitze aldera, duela minutu gutxi ohar bidez eman du erabakiaren berri. Erabakiaren nondik norakoak, ordea, bihar jakinaraziko ditu, horretarako egingo duen agerraldian.

San Nikolas jaiak bertan behera uztea erabaki du Orioko Udalak. Horrenbestez, abenduaren 5etik 8ra udalak antolatutako ekitaldirik ez da izango herrian. "Sare sozialetan sortutako nahasmena" argitze aldera, duela minutu gutxi ohar bidez eman du erabakiaren berri. Gainontzeko azalpenak, ordea, bihar emango dituela jakinarazi du, horretarako egingo duen agerraldian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide