Larunbat goizaldean, AP-8an Bilborako noranzkoan zihoan autobus batek Orio parean gelditu beharra izan zuen "bidaiarietako baten jarrera arriskutsu eta urduriaren aurrean", Ertzaintzak azaldu duenez. Bidaiaria autobusetik jaitsi eta errepideko errei batetik korrika hasi omen zen, eta Urola Kostako Ertzaintzaren patruila batek atzeman zuen.
Poliziak jakitera eman duenez, anbulantzia psikiatrikoa eskatu behar izan zuen gizonaren jarreragatik, eta "ospitalean egindako analisietan gizonak positibo eman zuen kokainan eta benzodiazepinan". Gorputzean objektu ugari zituela ere ikusi zuten, eta ebakuntzan "substantzia zuri bat, ustez kokaina, zuten 116 bilkari atera zizkioten" sabeletik.
Droga trafikoa egotzita, atxilotuta dago, ospitalean jarraitzen duen arren ebakuntzatik osatu bitartean.