Aurten ere, aholkularitza juridikoko saioak eskaintzen ari da Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskola. Zehazki, Garazi Pagola eta Macarena Mujika aholkulariekin egiten dira saioak, kultur etxean. Bihar, astelehenean, 16:00etatik 19:00etara emango dute zerbitzua.
Haiekin egoteko interesa duten herritarrek, zita aurretik hartu beharko dute, 623 178 553 edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita.