'Oriyoko Aske Festak' ospatuko dira Etxeluze Gaztetxean abenduaren 4tik 7ra bitartean

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 23a, 10:12

Kontzertuak, DJ saioak eta Herri bazkaria antolatu dituzte, besteak beste.

Gero eta gutxiago falta da San Nikolas Jaietarako, eta jakitera eman dutenez, 'Oriyoko Aske Festak' ospatuko dira Etxeluze Gaztetxean festen egunetan zehar.

Hau da antolatu duten programa osoa:

Abenduak 4, larunbata
22:00 Kontzertua: Lehiotikan + Onlifly + Shibuya
Sarrerak egunean bertan egongo dira salgai, 21:00etatik aurrera Etxeluzen, 10 euroren truke.

Abenduak 5, igandea
6:00 Diana eta gaupaseroen argazkia

Arratsaldean, txupinazoan, zapi banaketa eta erreibindikazioa.

Abenduak 6, astelehena
14:30 Herri bazkaria
Segidan, NAN arrotzen jaurtiketa eta bingoa

18:00 DJ saioa: Bassque Reggae Kultur

22:30 Kontzertua: Lukiek + Rodeo + Gozo Gozo

Abenduak 7, asteartea
19:00
Dj saioa: A_Roots + Aratz (Plaza aldera ematen duen Elizako zimitorioan)

22:30
Elektro Gaua


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide