Gabonetarako hilabete falta da, eta dagoeneko, udal langileak ari dira herriko kaleak apaintzen. Hain zuzen ere, Eusko Gudari kalean jarri dituzte lehen argiak gaur goizean, eta datozen egunetan horretan jarraituko dute.
Aipatutako kaleaz gain, Kale Nagusian, herriko biribilgune nagusietan eta Mutiozabal ontziolan ere jarriko dituzte koloretako argiak, irudi desberdinak irudikatuz.