Jokin Bellido atleta oriotarrak Kanarietako (Espainia) Fuerteventura uharteko El Cotillo herrian jokatu zuten lasterketa batean parte hartu zuen atzo, eta parte hartu ez ezik, baita irabazi ere. Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) antolatu zuen lasterketa, bularreko minbiziari aurre egiteko dirua biltzeko helburuarekin. Guztira 535 lagunek parte hartu zuten, eta Orioko Kamel Ziani atletismo taldeko kidea izan zen denetan onena.