Orioko berdintasun diagnostikoa aurkeztuko dute asteartean

Aitziber Arzallus

Salatxo aretoan egingo dute aurkezpena, 18:00etan hasita, eta ekitaldira joateko deia egin diete herritarrei. 

Udala eta Ahalduntze Eskola Orioko berdintasun diagnostikoa egiten aritu dira azken hilabeteotan, eta asteartean jendaurrean aurkeztuko dute egindako lanaren emaitza, Salatxo aretoan 18:00etan hasita egingo dute ekitaldian.

Behin diagnostikoa eskuetan izanda, hurrengo pausoa Orioko Berdintasun Plana idaztea izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide