Orioko Zaharren Babeslekuak asteburupasa antolatu du herriko jubilatuentzat. Hilaren 26tik 28ra, bi gau eta hiru egun iraungo dituen irteera egingo dute, Burgos (Espainia) aldera. Izen emateko epea aspalditxo zabaldu zuten arren, oraindik ere bada horretarako aukera. Interesdunek Zaharren Babeslekuko presidente Txomin Iribarrengana jo beharko dute horretarako, nahi izatera, 626 471 423 telefono zenbakira deituta. Pertsonako 262 euro kostako da irteera.
Xehetasun gehiago nahi dituztenek edo zalantzaren bat dutenek, Iribarri deitzea dute onena, bidaia antolatzeko lanetan hura dabilelako. Dagoeneko aurreratu dutena, egunez eguneko egitaraua da. Hilaren 26an, ostiralarekin, Oriotik abiatu eta Burgos hiriburura joateko asmoa dute, hura ezagutzeko. Hurrengo egunean, hiriburutik iparraldera dauden Orbaneja del Castillo, Puentedey eta Medina del Pomar herriak bisitatuko dituzte. Hirugarren eta azken eguna, berriz, hiruburutik hegoaldera dauden Lerma eta Covarrubias herriak ikusteko baliatuko dute.