Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa egingo du asteartean

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 17a, 09:00

Ines Bengoa ipuin kontalaria.

5 eta 8 urte arteko umeentzat saioa izango da, eta 18:00etan hasiko da, Kultur Etxeko areto nagusian. Joan nahi dutenek gonbidapena beharko dute, eta horiek dagoeneko eskuragai daude Kultur Etxean.

Datorren asteartean Ines Bengoa ipuin kontalaria Orion ariko da. 5 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako saioa eskainiko du Kultur Etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango den arren, gonbidapena beharko da, eta horiek dagoeneko eskuragai daude Kultur Etxeko sarreran. Saioak 50 minutuko iraupena izango du, eta haurrak gurasorik gabe sartuko dira aretora. Orioko Udalak udazkeneko kultur egitarauaren barruan antolatutako saioa izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide