Herri kirolari peto-petoa da Gorka Etxeberria oriotarra. Harriari, ingudeari zein aizkorari, edozeri egiten dio kolpe, eta pentatloi probetan ere parte hartu izan du. Atzokoan, ordea, kirola hizpide bai, baina jendaurrean beste gaitasun batzuk erakustea egokitu zitzaion: Joseba Argiñanorekin batera sukaldean jardun zuen, ETB1eko Sukalerrian saioan.
Txangurru briotxa itsaski saltsarekin eta barazki sorta tenpuran prestatzen zuten bitartean, herri kirolez, orain arteko egindakoez eta hemendik aurrerako asmoez berriketan aritu ziren, eta nola ez, Idoia Etxeberria arrebaz ere hitz egin zuten, hura ere ikur baita herri kirolen munduan.
Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.