Abenduaren 6an IV. Kamel Ziani krosa egingo dute Orion

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 15a, 10:30

Haurrek eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute lasterketan. Eguerdi artean jokatuko da, mailaz maila, zaharrenetatik gazteenetara. Muntoko pasealekutik abiatuko dira korrikalariak.

Abenduaren 6an, San Nikolas jaietako egitarauaren barruan, IV. Kamel Ziani Krosa egingo dute herrian, Orioko Atletismo Taldeak antolatuta. Sei mailatan bereizita jokatuko dute txapelketa, eta parte hartzaileek beren adin tartera egokitutako distantzia osatu beharko dute. Krosa Muntoko pasealekuan hasiko da, futbol zelaiaren parean. Antolatzaileek jakinarazi dute benjamin mailakoek egunean bertan eman beharko dutela izena, 10:00ak baino lehen.

Ordutegia eta distantziak, mailaz maila:

  • 10:30ean: infantil mailako neskak; 1.500 metro egin beharko dituzte.
  • 10:55ean: infantil mailako mutilak; 2.000 metro egin beharko dituzte.
  • 11:15ean: alebin mailako neskak; 1.200 metro egin beharko dituzte.
  • 11:30ean: alebin mailako mutilak; 1.200 metro egin beharko dituzte.
  • 11:45ean: benjamin mailako neskak; 600 metro egin beharko dituzte.
  • 12:00etan: benjamin mailako mutilak, 600 metro egin beharko dituzte.
  • 12:30ean: sari banaketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide