Errauste plantari buruzko hitzaldia izango da gaur Etxeluze gaztetxean

Karkara 2021ko aza. 10a, 09:00

Zubieta Lantzen taldeko Maider Usabiagak eskainiko du hitzaldia, Zer daukagu inguruan? Erraustegi inguruko laginen azterketa izenburupean. Irriparra Berreskuratu taldeak antolatu du saioa.

Zubietako errauste plantaren inguruan hartutako zenbait laginen azterketa izango dute hizpide gaur, Etxeluze gaztetxean, 18:30etik aurrera. Hitzaldiaren izena Zer daukagu inguruan? Erraustegi inguruko laginen azterketa da, eta Zubieta Lantzen taldeko Maider Usabiaga kideak emango ditu azalpenak. Irriparra Berreskuratu! plataformak antolatu du solasaldia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide