Asteazken honetan, azaroak 10, Eusko Gudari kaleko trafikoa desbideratu egingo da, udalak han egin behar dituen mantenu-lan batzuen ondorioz. 20:00etatik 00:00etara bitartean egongo da itxita kalea, eta aldaketa hauek eragingo ditu trafikoan:
- Ezingo da Eusko Gudarien kaleko 5-9 zenbakien artean ibilgailurik utzi aparkatuta.
- Herriko sarrera lehenetsiko da eta, ondorioz, Arrantzale kaleko 6-10 zenbakien arteko trafikoaren noranzkoa aldatuko dute. Ibilgailuak Erribera edo Eusko Gudarien kaleetara bideratuko dituzte.
- Herritik ateratzeko, Txanka-hondartza errepidea erabili beharko da.