Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25a, osteguna. Egun hori ardatz hartuta, egitarau zabala antolatu dute Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak eta Orioko Xaltxerek hil honetarako.
Azaroaren 11ean egingo dute lehen ekimena, ostegun honetan. Hau da programa osoa:
Azaroak 11
Autodefentsa feminista kamixeten banaketa. 18:00etatik 20:00etara Herriko Plazan (Xaltxerek antolatua).
Azaroak 12
Erradikalak ginen antzezlana. 19:00etan Arraunetxen, sarrera 5 euro. 18:00etatik aurrera Autodefentsa feminista kamixetak banatuko dira berriro. (Ahalduntze Eskolak antolatua).
Azaroak 17
Formazioa: Elkarbizitzarako eskubide eta betebeharrak. 17:00etan Salatxo aretoan. (Ahalduntze Eskolak antolatua)
Azaroak 23
Berdintasun diagnosiaren aurkezpen publikoa. 18:00etatik 20:00etara Salatxo aretoan. (Ahalduntze Eskolak antolatua).
Azaroak 25
Eskualdeko ikastetxeen eta udalen manifestua
11:30 Online (Eskualdeko udalak eta ikastetxeak)
19:00 Manifestazio zaratatsua. 19:00etan plazan (Xaltxerek antolatua)