Azaroaren 23an aurkeztuko dute berdintasunari buruzko diagnostikoa

Onintza Lete Arrieta 2021ko aza. 7a, 09:00

Orioko Udalak azken hilabeteetan egindako lana publikoki aurkeztuko dute. Hurrengo pausoa Berdintasun Plana osatzea izango da.

Irailean galdetegi bat plazaratu zuen Orioko Udalak, herritarrek beren iritzia eman zezaten berdintasunarekin lotutako hainbat gairi buruz. Udala eta Ahalduntze Eskola egiten ari ziren diagnostikoaren parte zen galdetegi hura.

Orain, jakinarazi dute amaitu dutela diagnosia, eta hori publikoki aurkeztuko dutela azaroaren 23an, asteartearekin, Salatxo aretoan egingo duten ekitaldian. 18:00etan hasiko da aurkezpena, eta 20:00etara arte irautea aurreikusten dute antolatzaileek.

Behin diagnostikoa eskuartean edukita, hurrengo pausoa Berdintasun Plana idazten hastea izango da. Udalak 2021ean zehar egin nahi du plan hori.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide