Orioko Udalak udazkenerako antolatutako kultur egitarauaren barruan, Miriam Mendoza ipuin kontalariak saioa eskainiko du azaroaren 8an, astelehenarekin. 3 eta 6 urte arteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako saioa Kultur Etxeko areto nagusian izango da, 17:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da, baina sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena erakustea, eta horiek dagoeneko eskuragai daude Kultur Etxean.