Itasaldiek espigoian eragindako kalteak konpondu behar izaten dituzte aldian behin, eta gaur, azaroak 2, goizetik horretan ari dira Portuetako Zuzendaritzak bidalitako langileak. Hain zuzen ere, zoladura konpontzen ari dira; zuloak estaltzen eta bidea asfaltatzen. Horrenbestez, makinak eta langileak han lanean dabiltzan bitartean, espigoiko sarbidea itxita egongo da.