Atzo arratsaldean, Ceutako Elkarbizitzaren Nazioarteko Sariaren irabazlearen izenaren berri eman zuen antolakuntzak. Lehen edizioa 1999an egin eta gero, egitasmoaren hemezortzigarren edizioa antolatu dute aurten, eta Najat Kaanache sukaldari oriotarrarentzat eman diote saria. Urtero bezala, 30.000 euro jasoko ditu irabazleak. Epaimahaiak adierazi duenez, gizarte alorrean ekarpena egin duten norbanako zein erakundeei aitortza egitea da Ceutako udalak antolatzen duen sariketaren helburua. Justizia, bakea, elkarbizitza eta parekidetasunaren gisako baloreen alde lana bistaratzeko sortu zuten egitasmoa.
Aurten, Kaanache izan da sariketaren azken faseko norbanako bakarra, gainontzekoak gobernuz kanpoko erakundeak edo pandemian zehar lan egindako taldeak izan baitira: Gurutze Gorria, Manos Unidas, Caritas, Auchwitz-Birkenau museoa,…
Nazioartean lan egiten duen sukaldariari saria emanda, Kaanachek “emakumeen ahalduntze prozesuari, kultur aniztasunari, elkarbizitzari eta ingurumenaren aldeko borrokari” egindako ekarpena bistaratu nahi izan du epaimahaik. Hala, 30.000 euroko jasoko ditu oriotarrak.
Aurreko edizioetan sarituak izan dira, besteak beste, Mario Vargas Llosa idazlea, Helen Lieberman aktibistsa, Muhammad Yunus ekonomilaria eta Bakearen Nobel sariduna eta Adolfo Suarez Espainiako presidente ohia.