Eraginek bi partida jokatuko ditu asteburuan, biak etxean

Aitziber Arzallus

Larunbatean arratsaldean izango dira bi partidak, Karela kiroldegian: bata, 16:00etan hasita, eta bestea, 17:45etan.

Orio Eragin eskubaloi elkartearen zazpi taldeetatik bi bakarrik aterako dira kantxara asteburuan, eta biek etxean jokatuko dute, Karela kiroldegian hain zuzen.

Kadeeten mailako Euskal Ligan, Gelato Oriok Errotaberri Ermua taldea hartu du larunbatean 16:00etan; eta jubenilen mailako Euskal Ligan, Sinergia Oriok Errotaberri Ermua, larunbatean, 17:45etan.   

Eraginen gainontzeko taldeentzat —Boga Boga, Zudugarai, Seguros Bilbao, Sukia eta Mirotza— atseden asteburua izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide