Intza Unanue hurrengo fasera pasatu da Gaztearen maketa lehiaketan

Iñigo Gaiton 2021ko urr. 27a, 18:30

Musikariak sare sozialetan zabaldu duenez, jendearen bultzada behar du finalean sartzeko. Bere kantuak entzuteko proposamena egin die herritarrei, gustatuz gero, aldeko botoa ematera gonbidatuz. Unanue bakarlari modura aurkeztu da maketa lehiaketa ezagunera.

Hemen klik eginda entzun daitezke Intza Unanuek Gaztearen maketa lehiaketan aurkeztu dituen kantuak. Bere aldeko botoa emateko, egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide