Orioko Zaharren Babeslekuak bazkaria antolatu du azaroaren 10erako, eta txartelak bihar —asteazkena— eta etzi —osteguna— egongo dira salgai babeslekuan bertan, 18:30etik 20:00era. 20 euro balioko dute.
Azaroaren 10ean Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna ospatuko dute, nahiz eta berez urriaren 1a izan zen eguna. Aurrena, meza izango dute 12:00etan, eta ondoren, autobusetan joango dira Errasti sagardotegira. 13:00etan eta 13:30ean aterako dira hara autobusak, errepide nagusian dagoen geltokitik. Denak elkartzen direnean, 14:00ak aldera hasiko dute bazkaria. Itzulerako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.