Atzo, astelehenean, egin zuten elkarretaratzea ikastolako hezitzaileek, 16:30ean. Goizaldean emakume batek Gasteizen jasandako eraso matxista salatzeko egin zuten kontzentrazioa. Orioko Herri Ikastolak adierazi duenez, Euskal Herrian eraso matxista bat izaten den aldiro egingo dituzte elkarretaratzeak aurrerantzean.