Orioko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako hiru partida jokatu dituzte asteburuan, eskuz eta palaz. Eskuz binakako modalitatean, 1. mailan, Orioko Orbegozo-Aranalde bikoteak 18-22 galdu zuen lazkaotarren aurkako partida.
Illarrak eta Muruak Deban jokatu zuten jardunaldia hango pilotarien kontra, gomazko paletako 3.mailan, eta aldearekin galdu zuten: 25-10. Modalitate eta maila berean, baina Mutrikun, Lizaso-Aldalur bikoteak ozta-ozta lortu zuen garaipena mutrikuarren aurka: 24-25.