Hilerria tresneriaz hornitu du udalak, panteoiak eta hilobiak apaintzera eta garbitzera joaten diren herritarrei lanak errazteko. Abuztuan ureztagailuak, erratzak eta palak jarri zituen herritarren eskura, eta orain, eskailerak jarri ditu, panteoien eta hilobien gainaldeak garbitu ahal izateko. Alde Zaharreko sarreran dagoen iturriaren ondoan dago tresneria, behar duenarentzat erabilgarri. Hori bai, materiala egoki eta arduraz erabiltzeko eskatu du udalak, eta lanak amaitutakoan gauzak bere lekuan uzteko.