Pandemiaren gordinena atzean utzita, oriotarrak sanikolasak ospatzeko moduan izango dira aurten, festak egitea erabaki baitu udalak. Hori bai, aurreratu du egunez bakarrik antolatuko dituela gauzak, eta gauez ez dela izango jai-egitarauaren barruko ekitaldirik. Jarduera guztiak herritarren osasuna babesteko beharrezko neurriak hartuta antolatuko dituela iragarri du erakundeak, eta horiek uneoro betetzen direla egiaztatzeko konpromisoa hartu du.
Hortik aurrerakoak herritarrekin hitz eginda erabakiko ditu. Horretarako, datorren asterako batzar irekia antolatu du Jai Batzordeak. Asteazkenean, hilak 27, izango da hori, Kultur Etxean, 19:30ean. Interesa duten herritar guztiei bilera horretara azaltzeko deia egin die batzordeak.