Bihar, asteazkena, herriko arketak berritzen hasiko dira, eta langileak ari diren lekuan errepidea moztuta egongo da. Udaltzaingoa arduratuko da unean uneko errepide mozketak egiteaz eta trafikoa bideratzeaz. Bi aste beharko dituzte herriko arketa guztiak berritzeko.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak aldatuko ditu herriko arketak, autoak gainetik igarotzen direnean egiten duten soinuarekin amaitzeko. Ez dute euri uren, saneamendu sarearen eta Euskaltelen zuntzaren kanalizazioan aldaketarik egingo, baina tapa guztiak berrituko dituzte.
Beste mozketa batzuk
Horrez gain, Antxiola eta Almirante Oa kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da bihar, asteazkena, egun guztian, bertako eraikin bateko obrak direla-eta. Iturbide kalea ere itxita egonda, bertako bizilagunentzat izan ezik.