Joan den ostiralean, urriaren 15ean, jarri zituzten salgai Izaroren kontzerturako sarrerak Kultur Etxean, eta atzo, astelehena, iluntzean agortu ziren.
Abeslari bizkaitarrak urriaren 24an, igandearekin emango du kontzertua, 19:00etan hasita, Karela kiroldegian. Orioko Udalak udazkenerako prestatu duen kultur agendako emanaldia izango da Izarorena.