Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek. Lau partidak etxean izan dituzte oraingoan.
Eskuz binaka lehenengo mailan, Orbegozok eta Aranaldek ordezkatu dute herria, eta 22 eta 15 irabazi diote Errenteriako Epleri. Gomazko paletako hirugarren mailan, berriz, hiru neurketa jokatu dituzte, eta hirurak galdu: Illarrak eta Iosu Arrutik 13 eta 25 egin dute Mutrikuko Danok Bat1en kontra; Lizasok eta Aldalurrek 14 eta 25 Azpeitiko Ilunpe2ren kontra; eta Esoainek eta Contrerasek 14 eta 25 Zumarragako Belokiren kontra.