Banatzaileak ari dira KARKARA aldizkaria Aiako eta Orioko postontzietan sartzen. Aldizkariaren azalean, Herrio natur taldeko kideak. Klima larrialdia puri-purian dagoen gaia izanik, haiengana jo du Aritz Pardina kolaboratzaileak, erreportaje zabala osatzeko. Batetik, errepasoa eman diote taldeak azken hogei urteotan egin duen ibilbideari. Bestetik, sakon landu dituzte gizarteak ingurumenaren zaintzaren gainean dituen erronkak. Horrez gain, beste erreportaje bat ere egin da, Orion eta Aian negozioak ireki dituzten hiru ekintzailerekin.
Ohi bezala, askotariko artikuluak topatuko dituzte irakurleek aldizkariko betiko ataletan; tartean, Iñaki Iturainek Jorge Oteizari buruz idatzi duen artikulu ederra, 'Oroimenaren kutxa' atalean.
KARKARAk azaroaren 5ean plazaratuko du hurrengo aldizkaria.