Joan den ostiralean Zainbizi elkartea aurkezteko ekitaldia egin zuten Arraunetxen. Amaia Gozategi eta beste hainbat kide dira irabazi asmorik gabeko elkarte horren sortzaileak, eta "oso pozik" daude izan zuten harrerarekin.
"Emozioz jositako ekitaldia" izan zela adierazi dute antolatzaileek. "Ipuin kontalariarekin eta clown saioarekin barre ederrak egiteko aukera izan genuen, eta ekitaldia goxo goxo ixteko, musika izan genuen". 60 bat herritar bertaratu ziren elkartearen aurkezpenera, eta beste zenbait online jarraitu zuten ekitaldia. Dagoeneko abian dira, "ilusioz eta herritarrei sostengua eskaintzeko gogoz".