Xabier Sukia oriotarrak ETB1eko Sukalerrian telebista saioan parte hartu du. Joseba Argiñanok gidatzen duen saioan zapoa txirla saltsan arrautza kremarekin izeneko platera prestatu dute biek. Platera osatu bitartean, baina, hamaika konturekin inguruan hitz egin dute Sukiak eta Argiñanok.
Sukiak ibilbide luzea du. Bertsolaria da, txiste kontalaria ere bai, irratian esatari ibilitakoa eta, gaur egun, ETB1eko Biba Zuek! saioko aurkezlea da, Maddalen Arzallusekin batera. Oriotarrak bertsoa botaz ekin dio saioari, eta jarraian, hamaika kontuz aritu dira hizketan, aspertzeko denborarik gabe.
Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.