Iñaki Olidenen idi pareak laugarren egin du Andrakako deman

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 5a, 16:35

Iñaki Oliden, Andrakan. (EgurSport)

Oriotarraren idi pareak 66 plaza eta 6,42 metro eginda bukatu dituk lanak; Gatikako (Bizkaia) La Cruzen pareak, ostera, 70 plaza eta 3,06 metro egitea lortu du. Horientzat izan da txapela.

Ostiralean hasi eta hiru jardunalditan jokatu dituzte aurtengo Andrakako Kintopeko Idi Probak, eta Iñaki Olidenen idi pareak laugarren lekuan bukatu du. Oriotarraren pareari igandean egokitu zitzaion plazara ateratzea, eta lan txukuna egin zuten arren, ezin izan zuten denboraldiko bigarren txapela jantzi.

Ohi bezala, Oliden bera aritu zen itzain lanetan, eta 66 plaza eta 6,42 metro egitea lortu zuen. Harriari 48 kiloko gainkarga jarrita ibili ziren lehian haren idiak. La Cruzen parea izan zen lanik onena egin zuena (70 plaza eta 3,06 metro); bigarren postua Txinloren parearentzat izan zen (67 plaza eta 4,67 metro); eta hirugarrena, Lopategiren idientzat izan zen (67 plaza).

Aurtengo Andrakako probak 10 pareren parte hartzea izan du. Olidenez gain, eskualdeko beste partaide bat ere ibili da probalekuan: seigarren izan dira Bixkik errezildarraren idiek, 59 plaza eginda. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide