Itzaliz doazen argiak

Karkara 2021ko urr. 4a, 12:35

Iñigo Gaitonek iraileko KARKARA aldizkarian plazaratutako testua eta argazkia, 'Hizkiak eta izpiak' atalean.

Patxi Olidenen lokalean argazkiak egiteko aukera izan nuen udaberrian. Salgai zegoela jakin bezain pronto, haren etxekoekin harremanetan jarri nintzen, eta berehala utzi zidaten giltza. Ia hiru ordu egin nituen kamerarekin, batera eta bestera, zegoen guztia dokumentatu nahian.

Gauza piloa zituen han Danbolinek: erremintak, surf taulak egiteko txantiloiak, txalupa bat, partiturak, bere idatziak, liburu mordoa... Azken horiei erreparatuta, argi ikus zitekeen zerk bizi izan zuen gizona urte luzez: musika, euskara, erlijioa, mikologia eta fisika izan zituen aztergai eta langai, beste hainbat alorrez gain.

Mundu zaharreko beste argitxo bat itzali da aurten, Eusko Gudari kalean. Hura ezagutzeko aukera izanagatik eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide