Gipuzkoako Binakako Pilota Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute Orioko pilotariek

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 4a, 10:45

Gipuzkoako Binakako Pilota Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan Orion. Eskuz binakako partidan nagusi izan dira oriotarrak; gomazko paletan, ostera, partida bat irabazi dute eta bestea galdu.

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek. Hiru partida jokatu dituzte, hirurak etxean.

Ostiralean, gomazko paletako hirugarren mailakoen txanda izan zen; 19:30ean hasita, bi neurketa lehiatu zituzten Orioko pilotariek. Lehendabizikoan, Ilarrak eta Iosu Arrutik ordezkatu zuten Orio, eta estu, garaipena erdietsi zuten Ordiziako Oiangu taldearen aurka. 25 eta 24 bukatu zuten. Bigarren partidan, Lizasok eta Aldalurrek jokatu zuten Elgoibarko Lagunak taldearen kontra, eta 25 eta 22 galdu zuten Orioko palistek.

Larunbatean, berriz, eskuzko pilotarien txanda izan zen. Orbegozok eta Aranaldek Lazkaoko Lapke2 taldearen kontra neurtu zituzten indarrak, eta baita 22 eta 21 garaitzea lortu ere. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide