Xanti Zabaletak ez du jarraituko Orioko nesken traineruaren entrenatzailea izaten. Gaur goizean "pena handiz" eman du albistea Orio AEk. Azaldu dutenez, "urte ederrak" egin dituzte elkarrekin, eta Zabaletak lagundu du "Orioren historia idazten". Elkarteko ateak "beti zabalik" izango dituela ere nabarmendu dute: "Zure erabakia errespetatzen dugu, eta hau badakizu zure etxea dela. Eskerrik asko egin eta eman duzun guztiagatik. Saiatuko gara zuk egindako lanari jarraipen on bat ematen".