Joan den ostiralean bukatu zen euskaltegian matrikulatzeko epea, baina arduradunek adierazi dute aste honetan ere izena eman daitekeela oraindik, eratu diren taldeak osatu arte. Oraingoz, 60tik gora ikaslek eman du izena, eta guztira, bost talde osatu dituzte: bi goizean eta hiru, arratsaldean. Horrez gain, hogei ikasle inguruk egin dute autoikaskuntzaren aldeko aukera.
Goizeko eta arratsaldeko taldeetan badago oraindik lekua ikasle gehiago hartzeko. Beraz, interesa dutenek jo Euskaltegira jo dezakete –astearte eta ostegun goizetan, edo astelehen eta asteazken arratsaldetan– edo arduradunarekin harremanetan jarri, orio@aek.eus posta elektronikora idatzita edo 670 42 00 25 (Amaia Olazabal) telefono zenbakira deituta.