Kirol teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesua abiatu du Orioko Udalak

Karkara 2021ko ira. 29a, 12:59

Lanbideren bidez egin behar da izen ematea, eta udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da onartuko.

Orioko Udalak gaur plazaratu duenez, martxan jarri dute erdi-mailako kirol teknikaria ordezkatzeko prozesua. Interesatuek, Lanbideren bitartez egin behar dute izen ematea, eta epea urriaren 7ra arte egongo da zabalik.

Udalak Lanbidek bidalitako curriculumak bakarrik hartuko ditu kontuan hautaketa-prozesurako. Hortaz, udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango. Hemen klik eginda eskuratu daitezke deialdiaren oinarriak.

Ohar bat ere plazaratu dute: Lanbideren funtzionamendua dela eta, 30 eskaeratara iristean, lan-eskaintza web-orritik kentzen da. Ondoren, baldintzak betetzen dituzten hautagaien datuak Udalari bidali eta berriz martxan jartzen dute eskaintza. Beraz, estekan sartzean “eskaintza jada ez dago eskuragarri” oharra agertzen bada, ordu batzuk geroago berriro saiatu behar da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide