Izurritea hasi zenetik itxita egon da umeen txokoa, eta egunotan ireki dute berriro. Edukiera mugarekin dago zabalik: gehienez 8 lagunentzako tokia arautu dute. Liburutegiko arduradunek gogorarazi dutenez, "haurrei ipuinak kontatzeko" da txokoa, eta "giro lasaia" mantentzen saiatu behar da. Liburutegiko ordutegi bera izango du haurren txokoak.