Ikastetxeetan ikasturte berria hastearekin batera ireki zuen izen-ematea Oriko bertso-eskolak. Ohi bezala, 2010 eta 2013 urte bitarteko gazteak deitu zituen parte hartzera, eta helburua zen bi talde berri osatu ahal izatea. Kopuru hori, dena den, gainditu dute dagoeneko: 20 ikaslek eman dute izena, eta beraz, hiru talde sortzea lortu dute. Eguerdian izaten dira eskolak, Kosta tailerrean.
Izen-ematea zabalik dago oraindik, eta interesdunak harremanetan jar daitezke 635 720 240 (Iñaki) eta 615 767 436 (Mikel) telefono zenbakien bidez. 40 euroko kostua du matrikula egiteak.