Hereje Fighters taldeak urtero eman ohi ditu kontzertu pare bat herrian. Uda edo udazken garaian egin ohi dituzte emanaldiak; hondartzan, gaztetxean eta inoiz, plazan ere bai. Iaz, osasun krisia tarteko, ez zuten juntatzeko aukerarik izan, baina ostiralean, urteroko zitari berriro heltzeko aukera izan zuten.
Etxeluze Gaztetxean eman zuen kontzertua taldeak. Iñaki Etxeberria, Manex Barrenetxea, Eñaut Arregi, Ibon Gaztañazpi eta Asier Sarasola izan ziren oholtzan, eta tarte luzez jardun zuten Bob Marley eta beste zenbait artisten bertsioak egiten, han elkartutako lagunen gozamenerako.