Eguraldia lagun, goizean jaso dute herri baratzeen onuradunek gaiari buruzko ikastaroa. Hain zuzen ere, barezaintza ekologikoari buruzko oinarriak ezagutu dituzte.
Uztailean argitaratu zuen udalak baratzeez gozatzeko aukera izango zuten herritarren behin betiko zerrenda, eta ikastaroa jasota, dagoeneko hasi dira lanean partzela egokitu zaien herritarrak.
Gaurkoa ikastaroa euskaraz izan da, baina datozen egunetan egingo dute ikastaroa elebitan.